Aurrekoa
Sarrera zaharrago batean, depresioari buruz aritu ginen, baita honek eguneroko bizitzan dakartzan ondorioei buruz ere. Hauen artean daude, jakina, erorketak.
Sarrera zaharrago batean, depresioari buruz aritu ginen, baita honek eguneroko bizitzan dakartzan ondorioei buruz ere. Hauen artean daude, jakina, erorketak.
Kontzienteak
garenez buruko osasunak duen garrantzia, gure
ariketa fisikoko programak gure partaideen aldartean duen eragina
aztertzen saiatzen gabiltza hainbat ikerketen bidez. Horretarako,
Yesavage eskala erabiltzen dugu.
Yesavage
eskala, The Geriatric Depression Scale izenez ere ezagutua, etxeetan,
ospitaleetan eta komunitateetan bizi diren asdinekoen artean
depresioa antzemateko erabiltzen da RACGP, s.d.). Auto-ebaluazio
tresna bat da eta 30 item dauzka. Eskala hau Yesavage eta enparauek
diseinatu zuten 1982. urtean (Yesavage, Brink, Rose et al., 1982).
Ebaluazio
hau gaixo adinekoei aplikatzen da eta ardatza, ezinegon fisikoak
baino gehiago, aldartea da (Nova, 2012).
Test
honen bertsio laburtuak 15 baiezko/ezezko galdera ditu eta hamabost
bat minututan bukatu daiteke. Dena den, kontuan hartu behar da
laguntzarako lan-tresna besterik ez dela, beraz, beste eskala
batzuekin batera erabiltzea komeni da, emaitza positiboak izan
baititzake depresioa izan gabe. Edonola ere, 5az gaindiko emaitza
batek depresioa baieztatuko liguke.
Esteka: eskala
Bibliografia
NOVA,
M. La Escala de Depresión Geriátrica de Yesavage
[linean]. Hipocampo, 2012ko azaroak 8a. [Kontsulta:
2014-09-04]
The
Royal Australian College of General Practitioners: RACGP.
Geriatric
Depression Scale
[linean], (s.d.). [Kontsulta: 2014-04-09].
http://www.racgp.org.au/your-practice/guidelines/silverbook/tools/geriatric-depression-scale/
Yesavage
JA, Brink TL, Rose TL, et al. Development and validation of a
geriatric depression screening scale: a preliminary report. J
Psychiatr Res. 1982-83;17(1):37-49.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina