2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Norberaren egoera neurtzeko zenbait azterketa (III): SFT

 Aurrekoa                                                                                                                        Hurrengoa

Aurreko egunean gure ‘ikasleei pasatzen diegun test bati buruz aritu ginen, ‘POMA’ testa edo Tinetti froga, hain zuzen ere. Gaur Senior Fitness Test delakoaren txanda da.
Ariketa fisikoak zahartze prozesuan azaltzen diren mugak arindu edo atzeratu ditzake, baina ariketa fisiko hori pertsonarne berariazko ezaugarrietara egokitu behar da, nahitaez. Hori dela eta, pertsona horren baldintza fisikoaren balorazioa funtsezkoa da. Senior Fitness Test (SFT) delako froga horrelako balorazioa egiteko froga da, eta edadetuei egokituta dagoen bakarrenetarikoa da (Garatachea, De Paz, Calvo et Val, 2004).
Rikli eta Jonesek diseinatu zuten froga hau, eta esan bezala, adinekoen sasoia ebaluatzeko sortu zen. Aldez aurretik erabili diren beste test batzuekin alderatuta, praktikoagoa eta osoagoa egiten duten hainbat ezaugarri ditu. Oso froga osoa da, izan ere, pertsona horren osasun azterketa egiteko independentzia funtzionalarekin lotutako ahalik eta fitness osagai gehienak hartzen baititu kontutan, beste azterketa batzuk osagai jakinengan oinarritzen baitira soilik. SFT froga hau 60 eta 94 urte bitarteko adinekoekin egin daiteke eta material eta espazio mailan ez du baldintza handirik behar. Horren ondorioz, ez da zertan laborategi batean egin behar eta aukera handiak ematen ditu.



Dena den, eta test osoa eta erraza dela esan dugun arren, horrela izanik ere segurtasun eta gauzatze arau batzuk jarraitu behar dira, baldin eta balorazio fidagarria, ziurra eta eraginkorra nahi badu izan (Maldonado eta Llorente, s.d.):
Aztertzaileak froga bakoitzeko prozedurekin ohitu beharko dira, baita datuak jasotzerako orduan ere.
 - Bateria hau osatu aurretik, parte-hartzaileek orri bat sinatu beharko duten non adierazten den beraien oniritzia dutela froga egiteko eta non egingo diren frogak azalduko diren.
 - Parte-hartzaileen artean galbahea pasatu beharko dugu, izan ere, pertsona guztiek ezin dute froga behar den bezala gauzatu.
- Azterketaren bezperan, aztertuek hainbat neurri bete beharko dituzte, denak halako denak hurrengo eguneko nekea eta sortu daitezkeen arazoak saihesteko asmoz. Esaterako, alkoholik ez edan, behar den bezala lo egin, gehiegi ez jan, ariketa fisiko gogorregirik ez egin,…
- Azterketak egiteko materiala aldez aurretik prestatuta egon behar da: aulkia, kronometroa, 2 eta 3,5 kiloko pesak, eskala bat, zinta adhesiboa, soka zati bat, zinta metrikoa (5-10 metro), 4 kono, zotzak,, identifikatzeko etiketak, erregela, pausu kontagailua, arkatzak,…
Froga bakoitzaren bideoa
  • Chair Stand Test 


  • Arm Curl Test 

  • Chair Sit and Reach Test 

  • Back Scratch Test  

  • Foot Up and Go Test  

  • 6 Minute Walk Test  

  • GMI

Hauek dira baliazko emaitzak eta ebaluazio-irizpideak:


Bibliografia

EVALUACIÓN DE LA CONDICIÓN FÍSICA SALUDABLE: Senior Fitness test” (s.d.). Helbidea: https://sites.google.com/site/edlcfsepm/evaluacion-de-la-condicion-fisica-saludable/sft Azken kontsulta: 2014ko martxoaren 31an.

GARATACHEA, N; DE PAZ, J.A., CALVO, I. ET VAL, R. " Valoración de la condición física funcional, mediante el Senior Fitness Test, de un grupo de personas mayores que realizan un programa de actividad física". Apuntes: Educación física y deportes [linean].2004, 76. zenbakia. 22-27 orr. [Kontsulta: 2014ko martxoaren 31a] http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=931354



MALDONADO, A.. eta LLORENTE, M.“La evaluación de la condición física en la tercera edad: Programa de Senior Fitness Test (SFT)” (s. d.). Helbidea: https://sites.google.com/site/umbresp/test-adecuados-a-la-tercera-edad/senior-fitness-test-sft Azken kontsulta: 2014ko martxoaren 31a.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina