Erorketak
gora, erorketak behera; nahikoa mami izango al
du gai honek prebentziorako plan eta programa indartsuak sortzeko?
Hainbeste material al dago blog bat abiatzeko adina?
Antza
denez, bai, zeren bestela ez luke zentzurik hainbesteko garrantziarik
ematea gai honi. Sarrera honetan gaiaren inguruko literatur kopuru
handia erabili dugu, baina ez da, ezta gutxiagorik ere, eskuragarri
dagoen guztiaren erdia ere.
Ea
artikulu honetan zehar gaiaz arduratzen hasten garen!
Lehenik
eta behin, erorketen inguruko datu batzuekin hasiko gara, egoera zein
den ulertzeko.
Esaterako,
ba al zenekien (SAGG, 2004) erorketak istripu bidez gertatzen diren
heriotzen lehenengo arrazoia direla 65 urtetik gorakoengan, beraiek
kopuru osoaren % 75a direlarik?
Are
eta gehiago, 65 urtetik gorakoen herena erortzen da urtero, eta
kopuru hau %50era igotzen da pertsona horiek 80 urtetik gorakoak
badira (NHS, s.d.) .
Gainera, bitxia bada ere, herrialde bakoitzean ehuneko hau oso-oso
antzekoa da, eta zenbaki bat gora-behera, berdina izaten da beti.
Bestalde,
ba al dakizue adinekoen herena 1,2 aldiz
erortzen dela urtean (CDC, s.d.), nahiz eta horien erdiek ez duen
aipatu ere egiten? Horregatik, azken hauen ondorioak lazgarriagoak
izan daitezke. Sortzen duen beldurra, gainera ez da halanolakoa. Izan
ere, erorketak adinekoen heriotza kausa garrantzitsuena da (erorketen
%40ak heriotza dakarte), baita ospitaleratzeen eta heriotza ez
dakarten lesioen lehenengo kausa.
Erorketen
estatistiketetara joz, Munduko Osasun Erakundeak (WHO ingeleraz)
kaleratutako txosten global batean (2007) honako datuak aurkitu
genituen (WHO. 2007). Munduan urtero 424000
pertsona hiltzen dira erorketengatik, zeinetatik %80a herrialde txiro
edo azpigaratuetan gertatzen diren, hain juxtu, behartsuak eta
erdi-mailakoak direlarik arrisku gehien dituztenak.
Urtero
37,3 milioi erorketa egoten dira, 17 milioi urte galtzea esan nahi du
horrek, kontuan hartuta erorketa batek eta honek sortzen dituen
atzerapausuek urteak kentzen dizkigula.
Cubako
ikerlari talde batek ondorioztatu zuenez, erorketek
heriotzen gehiengoa dakarte, baita eroritako gehienak lau hilabeteren
buruan zentzen direla, erorketarengatik berarengatik baino ondorengo
ezgaitasun fisikoarengatik. Horretaz gain, bizirauten duten erdiek ez
dute gaitasun hori berreskuratzen (GONZALEZ SANCHEZ & RODRÍGUEZ
FERNANDEZ, 1999).
Bukatzeko,
kontu handia izan behar da ospitaleratzeekin, izan ere, bertan
ingresatu eta 72 ordura, erortzeko arriskua izugarri areagotzen
baita. (Pujiula, 2009)
Bibliografia
Caídas
en el anciano
[linean].3. alea, 2. bolumena. Malaga: SAGG (Sociedad Andaluza de
Geriatría y Gerontología)], 2004ko Abendua. [Kontsulta:
2011ko ekainak 6].
http://es.scribd.com/doc/191458609/Geriatria-Enfermeria-Medicina-Espanol-E-Book-Caidas-en-el-anciano-pdf
CENTER
FOR DISEASE CONTROL – CDC. Falls
Among Older Adults [linean].:
An Overview.
[Atlanta,
AEB]: CDC. S.d. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a]
http://www.cdc.gov/HomeandRecreationalSafety/Falls/adultfalls.html
COMMONWEALTH
OF AUSTRALIA. Don’t
Fall For It- A guide to preventing falls for older people
[linean].
Australian Government. Department of Heath and Aging, 2008.
[Kontsulta: 2012-05-12].
http://www.health.gov.au/internet/main/publishing.nsf/Content/phd-pub-injury-dontfall-cnt.htm
GONZALEZ
SANCHEZ, R.L.; RODRÍGUEZ FERNANDEZ, M.M., et al.. “Caídas
en el anciano. Consideraciones generales y prevención”.
Revista
Cubana de Medicina General Integrada
[linean]. 1999- 11- 01. [Kontsulta: 2012ko uztailak 8]
http://bvs.sld.cu/revistas/mgi/vol15_1_99/mgi11199.pdf
MIRALLES,
Ramón; CERVERA, Antoni .M & FARRIOLS, Cristina. “Caídas
en ancianos”.
Revista
multidisciplinar de gerontología.
Vol. 14, 2. zenbakia, 99-100 orr.. 2004
NHS.
Falls
[linean].
[Erresuma
Batua]:, National Health System, s.d.. [Kontsulta: 2012-05-12]
http://www.nhs.uk/Conditions/Falls/Pages/Introduction.aspx
NSW
Department of Health:
Falls
Prevention –
‘Stand
Tall, Don’t Fall’
[linean].
[New
South Wales, Australia]:, Deparment of Health, 2006ko abendua.
[Kontsulta:
2012-05-12]
http://www.archi.net.au/documents/resources/models/falls_prevention/falls-prevention.pdf
Prevenció
de caigudas Epidemiologia
Factors de risc Conseqüències
www.forumgeriatrics.org/Upload/Documents/1/13.pdf
Pujiula,
M. Un
programa multifactorial i comunitari pot prevenir les caigudes en la
gent gran de la comunitat?
[Girona]: Grup
APOC, ABS
Salt. 2009.
[Kontsulta:
2012ko apirilak 10]
http://www.caps.cat/images/stories/caps/participacio/aupamontsepujiula.pdf
WHO.
A
WHO Global Report on Falls Prevention in Older Age [linean].
[Ginebra, Suitza]: OMS, 2007. [Kontsulta: 2012-07-14]
http://www.who.int/ageing/publications/Falls_prevention7March.pdf
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina