2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Norberaren egoera neurtzeko zenbait azterketa (I): POMA

                                                                                                                                            Hurrengoa

Adinekoen egoera behatzen duten azterketa ugari daude, baina denak zehaztasun eta egokitasun ezak sor ditzakeen zalantzen menpe bizi dira. Gure gaiari dagokionez, hau da, adinekoen erorketak, espreski pausuak eta oreka aztertzen diren frogak behar dira.

Horietako bat POMA delakoa da (Salvá, Bolibar, Lucas et Rojano-Luque, 2005), zeinek 13 aldagai dituen oreka eta jarrera fisikoa ondo aztertzeko. Halaber, ibileraren ezaugarriak behatzen dituen beste 12 aldagai ditu.

Tinetti testa adinekoen mugikortasuna, oreka eta ibilera aztertzeko eta erorketak aurreikusteko gomendatua eta erabilia izan da. Bertsio ezberdinak daude eta ikerketa sistematiko batek 37 argitarapen ezberdin topatu zituen, frogaren beraren eraginkortasuna ezbaian jarriz (KÖPKE et MEYER, 2006)


Adibidez, gure Tinetti Test moldatuak, hau ere klinikoki baieztatuta, 16 eta 12 item ditu, hurrenez hurren.

Azterketa Yale Universityko Mary Tinettik argitaratu zuen, helduen artean ibilera eta oreka lantzeko. Beraien osasun egoera aztertzeaz gain, oso test baliagarria da erorketak aurreikusteko, egia esan, oraintxe bertan dagoen hoberena, Timed Up and Go, ‘Hanka baten gainean eutsi’ eta irismen funtzionalaren gainetik. PHYSIO-PEDIA, s.d

Esan bezala, izen asko ditu, besteak beste, Tinetti Gait and Balance Examination, Tinetti’s Mobility Test, Tinetti Balance Test Wikipedia (n.d.). 2014 eta Performance-Oriented Mobility Assessment (POMA). (physio-pedia, s.d.)

POMA delakoa hautemandako osasuna jakiteko baliabide ona da, osasuna eta eguneroko ekintzak egiteko gaitasuna zuzenki eta sedentarismoa, adina eta erorketak alderantziz erlazionatuta daudelarik (Salvá, Bolibar, Lucas et Rojano-Luque, 2005).
Ikerketa berdinean ondorioztatutako beste esaldi argigarri bat dago, dena den: ariketa fisiko espezifikoak emaitzak asko hobetzen ditu. Beraz, Erorketak ekiditeko Programek duten ardura indartu besterik ez dute egiten.


Prozedura hauxe da PHYSIO-PEDIA, s.d
  1. heldulekurik gabeko aulki batean eseri beharko da pertsona, eta altxatzeko eskatuko zaio, baita hor geldi mantentzeko ere. 360 graduko bira emango du eta berriro eseriko da. Froga hau egiten duen bitartean, pertsona horren segurtasunari so egingo diogu, gorputzaren irmotasunari, …
  2. Ondoren, abiadura normalean metro batzuk ibili beharko da eta honen ostean atzeraka ibiltzen hasiko da, ‘azkar baina ziur’ abiadura batean. Honen ondoren, berriro ere eseri beharko da,.

Bibliografia


KÖPKE, Sascha et MEYER, Gabriele. " The Tinetti test". Zeitschrift für Gerontologie und Geriatrie [linean]. 2006ko abuztua. 39. bolumena, 4. zenbakia, 288-291 orr.. [Kontsulta: 2014ko martxoak 23a]. http://link.springer.com/article/10.1007%2Fs00391-006-0398-y
PHYSIO-PEDIA.. Tinetti test [linean]. s.d. [Kontsulta: 2012-05-07]. http://www.physio-pedia.com/Tinetti_test


SALVÁ, A.; BOLIBAR, I.; LUCAS, R. ET ROJANO-LUQUE, X.. " Utilización del POMA en nuestro medio para la valoración del equilibrio y la marcha en una población de personas mayores residentes en la comunidad". Elsevier [linean]. 2005eko azaroa. 40. bolumena, 5. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a].
http://zl.elsevier.es/es/revista/revista-espanola-geriatria-gerontologia-124/utilizacion-poma-nuestro-medio-valoracion-equilibrio-marcha-13081276-originales-2005


Tinetti test. (n.d.) Wikipedian. 2014ko martxoaren 24an berreskuratua, http://en.wikipedia.org/wiki/Tinetti_test helbidetik hartua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina