2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Erorketak, gai mamitsua (IV): nola ekidin

Aurrekoa
Badirudi orain arte erorketak oso modu ezkorrean ikusi ditugula eta datu kezkagarriekin irakurlea abailtzen saiatzen ari garela, baina errealitatea oso ezberdina da, eta berri onekin gatozkizue oraingoan, izan ere, erorketak ekidin, ekidin daitezke. Eta hogei aldiz erori izanagatik ere, ez du esan nahi hogeita batgarrenez erorkiko garenik!

Hain juxtu, ariketa fisikoak,%15-27an jaitsi ditzake erortzeko aukerak; eta are gehiago, prebentzio programek %40ean murrizten dute arriskua (GINÉ-GARRIGA & MARTÍN BORRÁS, 2008).
Horren harira, beste ikerketa batek (SIELBLEU CATALUNYA, s.d.) dio ariketa fisikoak erorketen %17an gutxitu ditzakeela, eta %20a eta 40aren artean jaisten duela hezurren apurketak izateko arriskua.
Zer egin behar da, baina, erorketak ekiditeko?” (FOGARTY, 2002). Besteak beste, ariketa fisikoa ezinbestekoa da, %15-30ean gutxitu baitezake arriskua eta honako jarraibide hauek ere lagungarriak dira: medikuari hezurren gogortasunaren inguruan galdetzea eta presioan, bihotzean, urarentzako diuretikoetan eta lasaigarri eta erlaxagarri muskuluarretan arreta jartzea.
Beste aholku batzuk eskuak libre edukitzea lirateke, inguruko zerbitzuak identifikatzea, eraikuntza publikoetan kontuz ibiltzea eta jendearekin gaiari buruz hitz egitea eta ohartzea lirateke.

Kasualitatez edo ez, ikerketa guztiek aipatu dituzte ariketa fisikoaren onurak, baina zer nolako ariketa litzateke? Ariketa fisikoa aipatzen dugunean gauza asko egin daitezke, baina hiru ariketa aipatzearren hanka batean minutu bat irautea, balantzea aldatuz orporarekin 6 segundu eta puntarekin beste 6 segundu egotea eta aldakarekin borobilak egitea helduta gauden bitartean lirateke (GINÉ-GARRIGA, GUERRA, MANINI, ET AL., urteaaaaa).


Honetaz gain, hainbat ikerketek musikak eta Tai Chiak erorikoak saihesten duten garrantzia azpimarratu nahi izan dute (NSW Department of Health, 2006), izan ere, ekintza asko burutzen direnez aldi berean kirola eginez, bere efektuak oso positiboak baitira.


Bitxikeria moduan, askotan esaten dugu D bitamina hartzea oso komenigarria dela erorikoak ekiditeko. Zergatik, baina? D bitaminak, hain zuzen ere, hezurrerako behar den kaltzioa hobeto xurgatuko du.
Xurgapen hau hobeto lortzeko, animalien urdaila, oliodun arraina, zituekin egindako gosaria, gauza integralak, margarina eta arraultza egosiak jatea eta eguzkia eta esne lurrundua hartzea komeni da.

Erorketak nola ekidin jakin nahian gabiltza, eta Munduko Osasun Erakundeak (2007) jarraibide hauek gomendatzen zituen eskuhartzeen helburuak zehazterako orduan:
  • Erortzen den pertsona kopurua murriztu
  • Erorketen maiztasun baxua lortu
  • Lesioen larritasuna gutxitu
  • Inguruko arriskuak gutxitu
  • Dieta eta botikak aztertu
  • Baliabideak eskaini
  • Ariketa fisikoa egiteko jarraibideak eman
  • Komunitate programak osatu
  • Aldaka babesleak eskaini

Bukatzeko, hausnarketatxo batekin eman nahi genioke amaiera: sarrera honi.
Gaur egun, eta erorketak ekiditeko oso baliagarriak diren baliabide eta tresnak bilatzeko joerari jarraituz, arazoak daude erorketak aurresango dituen test fidagarriak aurkitzeko. Behin hori lortuta, izugarrizko aurrerapausoa izango da, zalantzarik gabe nagusiek zinez eskertuko dutena. (OSAKIDETZA, 2011).

Aurrerago beste sarreraren batean jorratuko dugun gaia da honako hau, eta bloga irakurtzen jarraitzera animatzen zaituztegu!

Bibliografia 

FOGARTY, C. Fall guide Spanish [linean]. [Rhode Island]: Consejo Coordinador del Estado de Rhode Island para el Cuidado de Largo Plazo, 2002. [Kontsulta: 2012-05-12]. http://www.fallprevention.ri.gov/FallGuideSpanish.pdf
GINÉ-GARRIGA, M, GUERRA, M, MANINI, T.M; ET AL. “Measuring balance, lower extremity strength and gait in the elderly: Construct validation of an instrument”. Elsevier [linean].51. bolumena, 2. alea. [Kontsulta: 2012ko apirilak 10] www.elsevier.com/locate/archger
GINÉ-GARRIGA, María& MARTÍN BORRÁS, Carme.. " Programa de Promoción de Actividad Física (PPAF) en los centros de atención primaria. Estudio piloto". Elsevier [linean]. 2008ko uztaila. 40. bolumena, 7. zenbakia. [Kontsulta: 2012ko maiatzak 23a] http://zl.elsevier.es/es/revista/atencion-primaria-27/programa-promocion-actividad-fisica-ppaf-los-centros-13124135-cartas-al-director-2008
OSAKIDETZA. Ospitale atentziorako balorazio protokoloa eta prebentzio neurriak [linean]: erortzeko arriskua dutenpaziente helduak. [Gasteiz]: Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, 2011. [Kontsulta: 2012-08-22].http://www.hospitalcruces.com/ProtocolosHospitalDetalle.asp?lng=eu&cc=2613&cd=16

SIELBLEU CATALUNYA: Prevenció Caigudes [linean]: Exercicis d’equilibri per recuperar la confiança en si mateix. [Barcelona]: Sielbleu,. S.d.[Kontsulta: 2012-06-06]. http://sielbleu.com/Activitats/Prevencio%20%20caigudes.pdf

WHO. A WHO Global Report on Falls Prevention in Older Age [linean]. [Ginebra, Suitza]: OMS, 2007. [Kontsulta: 2012-07-14] http://www.who.int/ageing/publications/Falls_prevention7March.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina