Gure lankidea den Iratik lan
interesgarri hau topatu du propiozepzioari buruz eta interesgarria iruditu
zaigu hemen partekatzea, uste baitugu interesgarria dela ariketa fisikoa (eta
erorketak ekiditzea) ikuspegi berritzaile honetatik.
Sarrera moduan esango dugu
Sherrington-ek 1906-an propiozepzioa norberaren gorputz-jarreraren eta
mugimenduaren inguruan izaten den informazio sentsoriala bezala definitu zuen.
Denborarekin, baina, kontzeptua garatuz joan da eta gaur egun
gorputz-jarreraren eta giltzarrietako mugimenduaren kontzientzia gisa da
ezagutua. Saavedra eta Lephart-en arabera hiru osagarri ditu:
a.
Estatestezia: giltzarrietako
gorputz-jarreraren kontzientzia
b.
Zenestesia: mugimendu eta
azelerazioaren kontzientzia
c.
Ekintza eragileak: erreflexuen
erantzuna eta giharretako tonoaren erregulazioa
Propiozepzioak giltzarrietako
egonkortasuna mantentzen du baldintza dinamikoetan eta giltzarrietako oreka eta
erabakitako mugimendua ahalbidetzen ditu (ibid.) Propiozepzioa ikusmen,
entzumen eta bestibuluko zentzuen kitzikagarrien eta azaleko, giltzarrietako
eta giharretako hartzaileen araberakoa da, zeintzuek ehunetako gertakizun
mekanikoen informazioa igortzen duten seinale neurologikoak erabiliz (ibid.).
Kirol Medikuntzako Eskola
Amerikarrak ariketa propiozeptibo dinamiko eta estatikoen preskripzioa
aholkatzen du, eta oro har, gorputzaren sostengu handi batetik txikiago
batetara pasatzen da, normalean ibiliz egiten diren ariketekin, 30 segunduko
tarteak hartuz.
Ariketa teknika asko
daude, baina adibidez, beheko gorputz-adarretako kontrol neuromuskularra
lortzeko, azalera ezegonkorrak erabiltzea gomendatzen da.
Ez dugu teorian asko
sakondu nahi, baina dokumentu honetan 21. orrialdetik aurrera dagoen
propiozepziozko ariketen plangintza hau begiratzea aholkatzen dizuegu. Gure
sasoia hobetzea baita helburua!